Kolpe bortitzaren ondorioz, zubiko babesgarriak edo barandak txikitu zituen istripua izan zuen auto gidariak, Arrasateko neska gazteak. Dirudienez, euri putzuan labaindu ostean galdu zuen autoaren kontrola, Eibarretik zetorrela; errepidea alderik alde zeharkatu eta zubiko babesgarrietan kateatuta geratu zen, zorionez, zuzen-zuzen Deba ibaira zihoan-eta.
Gidariak ez dauka zauri aipagarririk, sustoaz haratago.