Burgosen kontra jokatuko du Haundik igoera faseko lehen kanporaketa

elgoibarren.net 2009ko mai. 19a, 13:08

Burgos C.F. futbol taldearen aurka jokatuko du Haundik, zozketak hala erabaki eta gero, Espainiako Bigarren B Mailarako igoera fasearen estreinako kanporaketa. Joaneko norgehiagoka domekan (maiatzak 24) jokatuko dute Burgosen, El Plantio futbolzelai mitikoan, 20:00etatik aurrera. Klubak zaletuak Burgosera joan ahal izateko autobusak antolatu ditu.
Jarraitu partidua zuzenean Interneten: Burgos eta Haundiren arteko partiduaren irrati emisioa Internet bidez jarraitu ahal izango da radiocastellanoleonesa.com webgunean.

 

Haundi eta Zalla taldeek Mintxetan jokatutako partidaren une bat.

 Kanporaketa gainditzen duen taldeak beste bi kanporaketa gainditu beharko ditu Bigarren B Mailara igo ahal izateko. Haundik, Hirugarren Mailako 4. multzoko hirugarren sailkatuak, 8. multzoan elgoibartarren postu berean sailkatu den Burgos C.F. taldearen aurka neurtuko ditu indarrak, etxetik kanpo lehenbizi; datorren asteburuan, eta Mintxetan ondoren; maiatzeko azken asteburuan.
 Haundik joan zen zapatuan lortu zuen igoera fasea jokatzeko sailkatzea, Zalla taldearen aurkako partida 1 eta 0 irabazi eta gero.
Burgosera joateko autobusak
  Zaletuak  Haundi animatzera Burgosera joan ahal izateko autobusak jarriko ditu C.D. Elgoibar klubak. Domekan, maiatzaren 24an, goizeko 11:00etan aterako da autobusa Elgoibartik. Lanbroa eta Jai-Alai tabernetan eskura daitezke autobuserako txartelak 10 euroko prezioan. Burgos CF taldearen webgunean kontsulta ditzakezue partidua ikusteko prezioak.
 
Zozketaren irabazleak
CD Elgoibar klubak antolatutako zozketa bereziaren irabazleak ageri dira bi argazkiotan

1706640329411 Burgosen kontra jokatuko du Haundik igoera faseko lehen kanporaketa

1706640329443 Burgosen kontra jokatuko du Haundik igoera faseko lehen kanporaketa