Hasi dira Ubitarte Buru eta San Roke arteko bidea egiteko lanak

elgoibarren.net 2009ko mai. 19a, 14:02

 
Ubitarte Gainen zeuden eraikin industrial zaharrak eraistearekin batera hasi dira Santa Ana eta San Roke kaleak batuko dituen bidea egiteko lanak. Eraikin zaharrak bota eta gero lurra berdinduko dute eskabadoren bitartez eta, hilabete batzuk barru, bidea egiteko lanak hasiko dituzte.

 
 
Ubitarte Gain inguruan merkatu libreko 175 etxebizitza egiteko proiektua aurreikusita zegoen arren, proiektua geldituta zegoela iragarri zuen Alfredo Etxeberria, Elgoibarko alkateak, iazko urrian. Enpresa etxegileko arduradunek ekonomia krisia dela-eta etxeen eraikuntza bertan behera laga edo atzeratzea erabaki zuten. Alabaina, Ubitarte Buru eta Ubitarte Gain lotuko dituen bidea egiteko ardura, hasiera baten aurreikusten zen moduan, bere gain hartuko du enpresa etxegileak.
 Ubitarte Burun egin dituzten Babes Ofizialeko Etxeak ia amaituta daude eta baita ingurua urbanizatzeko lanak ere. Hurrengo pausua, hortaz, Santa Ana eta San Roke kaleak batuko dituen igarobidea egitea izango da. 

1706640329005 Hasi dira Ubitarte Buru eta San Roke arteko bidea egiteko lanak

1706640329039 Hasi dira Ubitarte Buru eta San Roke arteko bidea egiteko lanak