Artetxe eta Erretxindi urbanizatzeko obrak maiatzaren 25ean hasiko dituzte

elgoibarren.net 2009ko mai. 19a, 14:56

 
Maiatzaren 25ean hasiko dituzte Artetxe kalea eta Erretxindi auzoa urbanizatzeko lanak, Elgoibarko Udaleko Hirigintza arduradunak, Ricardo Garatek, jakinarazitakoaren arabera. Bi lan horiek Estatuak emandako diruarekin burutuko dira.

 
 

  Artetxe kalean ur zikinak banatzeko sarea egingo dute. Lan horren aurrekontua 236.665 eurokoa da, eta 11 astetan amaitzea aurreikusten dute. Erretxindin, bestalde, zuhaitzen pasealekua luzatu, aparkalekua berrantolatu eta auzoa txukunduko dute. Lan horren aurrekontua 508.235 eurokoa da, eta 13 astetan amaitzea espero dute Udaleko arduradunek.

  Bi lan horiek Estatuak emandako diruarekin burutuko dira. Estatuak ia bi milioi eurotako diru-laguntza eman dio Udalari 2009. urterako, eta lau lan egin beharko ditu. Artetxe eta Erretxindikoaz gain, laster hasiko dira Aiastia-San Migel auzora edateko ura eroateko lanak eta Sigma auzoko eskailera mekanikoen obrak.

Artetxen egingo diren lanak.

Erretxindin egingo diren lanak.