Elgoibarko Inazio Bereziartua Dantza eta Musika Eskolak 25 bete ditu aurten, eta urtean zehar hainbat ekimen antolatu dituzte urteurrena ospatzeko. Horietako bat zapatuan egingo duten jaialdia izango da. Debabarreneko zazpi musika eskolek hartuko dute parte goizean zehar egingo dituzten kontzertu eta kalejiretan; guztira, 650 ikaslek. Egitaraua 10:30ean hasiko dute Plaza Handian, musikariei ongietorria emateko aurreskuarekin. Elgoibarko musikariekin batera, eibartarrak, ermuarrak, soraluzekoak, mendaroarrak, debarrak eta mutrikuarrak ere egongo dira. Umeen koruak ere ongietorria emango diete musikariei.
Hiru eszenatoki
Herriko txoko guztietan barrena entzun ahal izango da musika bihar, baina, batez ere, Plaza Handian, Nafarroan Plazan eta Leku Eder parkean. Puntu horietan jazz, pop, dixi eta rock taldeek, bandek eta koruek egingo dituzte emanaldiak. Talde horiez gain, euskal dantzak ere egingo dituzte, eta txistulari, akordeoilari eta trikitilariek kalejirak egingo dituzte. Baina biharkoa ez da izango antolatu duten ekintza bakarra. Hilabete amaierarako eskolaren historia jasotzen duen liburua kaleratuko dute. Bestalde, ikasturtea amaitzear dago, eta Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako kurtso bukaerako kontzertua egingo dute ikasleek hilaren 26an eta 28an,19:30ean, musika eskolako auditorioan.
•Musika-Udalekuak antolatu dituzte estreinakoz
Aurtengo udan Elgoibarko umeek musika-udalekuetan parte hartzeko aukera edukiko dute. Aste bi jolasten, deskubritzen, interpretatzen eta musikaren mundu zoragarriaren Alberdi ezberdinetan murgiltzen. Izan ere, Elgoibarko Kultura Sailak musika arloko kanpainak eta programak prestatzen aditua den enpresa baten laguntzarekin antolatu ditu estreinakoz Musika-Udalekuak. Izena emateko azken eguna ekainaren 11 da. Uztailaren 13tik 24ra arte iraungo dute udalekuek, astelehenetik barixakura, 9:30etik 13:30era. Euskara hutsean emango dituzte klaseak, eta 4 eta 12 urte bitarteko haurrek parte hartuko dute.
25 euroko laguntza matrikulan
Jolastu, musika tresnak jo, musika konposatu, dantza eta eszenako arteak landuko dituzte. Helburua artearekiko sentsibilizazioa piztea eta handitzea da. Gainera, bi aste horietan ikasitakoa jendaurrean erakusteko aukera edukiko dute umeek, uztailaren 24an, 17:00etan egingo duten Jaialdi-kontzertua Familian ekimenean. Matrikula egiteko ekainaren 11ra arteko epea dago, eta Kultura Sailak 25 euroko diru laguntza emango du. Pertsona baten matrikulak 90 euro balio ditu, 2 anai-arrebarenak 67 euro pertsonako, eta 3 anai-arrebarenak 55,5 euro pertsonako. Elgoibarren horrelako udalekuak antolatu dituzten lehen aldia izan arren, Euskal Herriko hainbat lekutan ekimena egiten urteak daramatzatela azaldu dute antolatzaileek, eta arrakasta handiarekin,gainera. Informazio gehiagorako deitu 679 996 981 telefono zenbakira. Izena ematen dutenekin batzarra egingo dute ekainaren 24an. Bertan, udalekuetako ordutegia eta klaseen berri emango diete gurasoei, besteak beste.