Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Elkartasun Eguna deitu du zapaturako

elgoibarren.net 2009ko mai. 22a, 13:39

 
Debabarreneko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatuta, Elkartasun Eguna izango da zapatu honetan (maiatzak 23), presoen sakabaneta, isolamendua eta eskubide urraketa salatzeko. Goizean, Mutrikutik eta Ermutik datozen elkartasun martxei harrera egingo diete Plaza Handian. Ondoren herri bazkaria izango da eta manifestazioa, arratsaldean. Gauean, Deskontrol, Hesian eta Kokein taldeen kontzertua izango da Gaztetxean.



 Goizeko 10:00etan ibilaldi martxa bat irtengo da Ermutik, eta 11:00etan, berriz, beste talde bat Mutrikutik. 13:30ean egingo diete harrera ibilaldia egin dutenei Elgoibarko Plaza Handian, eta argazkia aterako dute. Ondoren, herri bazkaria egingo dute elizako arkupeetan, eta arratsaldeko 18:30ean manifestazioa egingo dute, eta ondoren ekitaldi politikoa. Gaueko 22:00etan Des-kontrol, Hesian eta Kokein taldeen kontzertua izango da Gaztetxean.

1706640326727 Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Elkartasun Eguna deitu du zapaturako

1706640326765 Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Elkartasun Eguna deitu du zapaturako