Jazz, pop, dixi eta rock taldeek, bandek eta koruek bata bestearen atzetik eskaini zituzten emanaldiak horretarako propio prestatutako eszenatokietan. Txistulari, akordeoilari eta trikitilariak ere atera ziren kalejiran eta euskal dantzek ere izan zuten euren tartea. Elgoibarko musikariekin batera, eibartarrak, ermuarrak, Soraluzekoak, mendaroarrak, debarrak eta mutrikuarrak ere egon ziren ; 650 orotara.
• Kurtso bukaerako kontzertua hilaren 26an eta 28an
Elgoibarko Inazio Bereziartua Dantza eta Musika Eskolak 25 bete ditu aurten, eta urtean zehar hainbat ekimen antolatu dituzte urteurrena ospatzeko. Horietako bat izan zen zapatuko jaialdia, baina ez bakarra: Hilabete amaierarako eskolaren historia jasotzen duen liburua kaleratuko dute. Bestalde, ikasturtea amaitzear dago, eta Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako kurtso bukaerako kontzertua egingo dute ikasleek maiatzaren 26an eta 28an, 19:30ean, musika eskolako auditorioan.