Auzitegi Gorenak zigorrak banan-banan zehazteko orduan talde batzuk egin ditu, “ardura maila” ezberdinen arabera. Auzitegi Gorenaren arabera, akusatu batzuk “zuzendari” gisa aritu dira eta beste batzuk ETAko kide gisa. Azken multzo horretan sartu dute Juan Mari Mendizabal, Auzitegi Nazionalaren epaiak, aurrez, “erakunde armatuko agintari” gisa zigortu bazuen ere (13 urte). Oro har, auzipetu gehienei egotzitako ETArekiko lotura ontzat jo du Auzitegi Gorenak, baina lotura horren gradua ezartzean datza aldaketa nagusia.
•Imanol Iparragirre
Bestalde, atxilotu aurretik Elgoibarren bizi zen Imanol Iparragirrek sumario berean 11 urteko zigorra zeukan, eta Gorenak emandako sententziaren arabera, zazpi urte eta sei hilabete egin beharko ditu kartzelan.
•291 urteko kartzela zigorrak orotara
ETAko aparatu politikoaren kontrako sumarioan, 18/98 sumarioan, Auzitegi Nazionalak zigortutako 47 lagunetatik 37ri zigorrak murriztu dizkie Auzitegi Gorenak, eta beste bederatzi absolbitu ditu. Horrela, 38 lagun irmoki zigortu dituzte.
Guztira, 291 urteko espetxe zigorrak ezarri ditu Gorenaren epaiak. Beraz, nabarmen murriztu du Auzitegi Nazionalak ezarritako kopurua (525).
Auzitegi Gorenak, funtsean, bere egin ditu akusazioen tesi nagusiak. Era berean, KAS, Ekin eta Xaki legez kanpoko jotzea eta desegitea ontzat jo du.

∞ Lotura duten albisteak:
- Juan Mari Mendizabal berriz atxilotu du Guardia Zibilak (2009-04-30 elgoiBARREN.net)
- Juan Mari Mendizabali ongi-etorria egin zioten ezker abertzaleko kideek (2008-07-14 elgoiBARREN.net)
- Behin behineko askatasuna Juan Mari Mendizabalentzat (2008-06-20 elgoiBARREN.net)
- Juan Mari Mendizabal atxilotu dute (2007-11-30 elgoiBARREN.net)
- 13 urteko kartzela zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak Mendizabali (2007-12-19 elgoiBARREN.net)
- 18/98+ makroprozesuari buruzko hitzaldia (Elgoibar 2006-09-22)