•Plana hasi da fruituak ematen
IMHk, 2003an euskara planari ekin zionean laneko ahozko harremanen %34 euskaraz izaten zen eta egun harremanen %47 dira euskaraz. Euskaldunen arteko ahozko komunikazioetan eren abarmen egin du gora euskararen erabilerak: %52tik %69ra.

Sinatutako hitzarmenari esker Elgoibarko Udalak IMHri 2009rako 3.000 euro emango dizkio Goazen proiektuaren jarduera finantzatzeko. Planaren helburu nagusiak IMHn euskararen erabilera sustatzea eta erreminta makinaren sektorean eragitea dira, euskararen erabilera sustatzeko urratsak emanez (30+10 mintegia, ...).
Hitzarmenaren sinadura ekitaldia Elgoibarko Udaletxeko Pleno Aretoan egin zen astelehenean (maiatzak 25) eta parte hartu zuten Alfredo Etxeberria, Elgoibarko alkateak; Jon Peli Uriguen, Euskara Batzorde Buruak; Joxean Egaña, IMHko zuzendariak; Edurne Bilbao, Komunikazio arduraduna eta Euskara Koordinatzaileak eta Isusko Diez, Ahize-AEK-ko hizkuntzen kudeaketarako teknikariak.
- Informazio gehiago: IMHko hizkuntzen kudeaketa