Kalamuako lubakiak ezagutzeko mendi-irteera

elgoibarren.net 2009ko eka. 4a, 12:02

 
Gerra zibilean, 1936-1937 bitartean, Kalamua inguruan egon zen frontean egin zituzten lubakiak ezagutzeko mendi irteera antolatu du EibarOrg elkarteak. Hitzordua, domekan, goizeko 9:30ean izango da Ixuako gainetik hartzen den bidetik aurrera, Usartzako zelaian.
Aurkitu dituzten garai hartako argazki zaharretan ageri diren eszenatokiak identifikatu eta perspektiba berarekin argazkiak berregingo dituzte, besteak beste.



Soldaduak babesean Kalamuako frontean.

Gerra garaiko Kalamuako argazkiren baten bila ari zela “Reketeen webgune” batekin (ikus requetes.com) topo egin zuen Gari Araolaza eibartarrak eta honako mezua bidali zuen eibartarrak posta-zerrendara: “Gaiarekin interesa duzuenok igual ezagutuko zenuten, baina badaude argazki kuriosoak, lubakiak, babeslekuak eta Kalamuako maldan zegoen Tomas Meabe delako etxea ere ikusten dira”.
Argazki horiek aitzakia hartuta, Kalamua ingurura mendi-irteera antolatu du EibarOrg elkarteko Oier Gorosabelek. Bere gidaritzapean hainbat galdera erantzuten ahaleginduko dira: Gudako frontea non egon zen? Non daude lubakiak? Non daude argazki zaharretan ikusten diren zuloak? Bonbek utzitako zulorik ere ikusten al da?
 

Lubakiak Kalamuan.

Gerra zibilean, 1936-1937 bitartean, Kalamua-Akondia inguruan egon zen frontea. Gipuzkoa frankisten esku; Bizkaia Errepublikazaleen esku. Zazpi hilabetez borroka latza egon zen Elgoibar, Eibar eta Markina inguruko mendietan.
 
Lotura duten albisteak: