Spam mezuak, IMHko esperientziaren datu errealak

elgoibarren.net 2009ko eka. 5a, 14:48

Bataz beste 90.000 mezu iristen dira egunero IMH institutuko zerbitzarira, eta horietatik 1.000 inguru dira soilik mezu onak, gainontzekoak spam mezuak dira. IMHn spam mezuekin duten eguneroko borroka kontatzen du Pedro Arreitunandiak datuz jositako artikulu batean.

 
Goiko irudiak egun bateko jarduna erakusten du. Segunduero 60 mezu baino gehiago errefusatzen ditu sistemak. Spam uholdeari aurre egiteko muntatu duten sistema oso osorik dago software librean oinarritua. Horixe azaltzen duen manuala garatua du Alfredo Barrainkuak, euskaraz.

*Iturria: sustatu.com