Ezker Abertzaleko kide esanguratsuena elkarrizketatu beharra lan zaila zela aurreikusiz, Arnaldo Otegiri elkarrizketa eskaera “formala” egitera “infiltratu” bat bidali zuen Jordi Evole komedianteak, saioan ohikoa duten moduan. Hain zuzen, Otegi kartzelatik atera berri zegoela Elgoibarren egin zitzaion ongi-etorrian (2009-09-08) bat egin zuten Otegik eta infiltratuak, borroka librean aritzen den Evoleren lagun mexikarrak (ikus hemen une hori jasotzen duen bideoa. Plaza Handian hartutako irudiak ageri dira bertan).
Elkarrizketa eskaera egina zegoen, baina hurrengo hilabeteetan Otegiren erantzunik jaso ez zutela-eta, Jordi Evolek berak Euskal Herrira etortzea erabaki zuen. Azkenean izan zuen elgoibartarrarekin egoteko aukera, Bilbon, hain zuzen, eta “elkarrizketa sakona” egin zion. Bertan, Otegik indarkeria gaitzez dezan gogor saiatu zen El Follonero. Ikusi ondorengo bideoan Otegik eman zion erantzuna.
- BIDEOA: Otegiri elkarrizketa (lasexta.com)
- Bideoa: Nola lortu zuten elkarrizketa egitea (lasexta.com)