Noiz: Datorren ekainaren 26 eta 27an GUREAN BAI I. Pintxo Lehiaketa egingo da Elgoibarren, barixakuan 19:00etatik 22:00era eta zapatuan 11:30etatik 14:30era.
Nork: Ostalaritzan euskara sustatzeko GUREAN BAI-ostalaritza proiektuak antolatu du, Elgoibarko Udaleko Euskara eta Merkataritza sailen laguntzaz.
•Bi sari banatuko dira:
•Bi sari banatuko dira:
- Pintxo onenaren saria. Pintxo hau 5 kidez osatutako epaimahaiak aukeratuko du. Kide bakoitzak pintxoa bere osotasunean baloratuko du honakoak kontuan hartuta: pintxoaren itxura eta aurkezpena; zaporea eta testura; eta originaltasuna.
- Herritarren saria. Pintxoa euro baten truke probatzen duten herritarrek, taberna horretako pintxoa baloratzeko aukera izango dute. Horretarako, ostalariek balorazio-txartel bat pintxoko banatuko dute. Pintxo guztien balorazioak aztertu ondoren sari hau zeinek eskuratuko duen jakingo dugu. Balorazioa ematen dutenak, bi lagunentzako dastatze menu baten zozketan parte hartuko dute.
•10 pintxoak
Herriko 10 ostalaritza establezimenduk parte hartuko dute lehiaketan (*pintxo guzti hauek, lehiaketak irauten duen bitartean, salmenta-prezio bakarra izango dute: 1 €)
Informazio gehiago: Elgoibarko Izarra Kultur Elkartean. Amaia Lasagabaster Gurean Bai Hitzarmeneko teknikariaren e-posta: gureanbai@elgoibarkoizarra.com