Diploma banaketa ekitaldian banatu dira IMH sariak eta bertan parte hartu dute Elgoibarko Udaleko Ricardo Garate alkate ordeak; Jose Inazio Berrondo Gipuzkoako Lanbide Heziketako Arduradunak; Josu Riezu AFMko Prestakuntza Zuzendariak eta Joxean Egaña, IMHko Zuzendariak.
•Sarituak izan dira:
- 2009ko ikasle aipagarria: Asier Arrieta Mendikute, bergararra, Proiektu Mekanikoen Garapeneko goi-mailako heziketa zikloko ikaslea eta Bergarako Soraluze Makina Bereziak enpresan egin ditu praktikak (Lanerako Prestakuntza). Sarien 1.000 eurotako ikasketa poltsa erabiliko du ikasketak osatzeko. Zikloak amaitu ondoren lana bilatzea da bere helburua.
- 2009ko fabrikazio arloko ikasle aipagarria: Alberto Zubiaurre Mendiolea, eibartarra, Produkzio Bidezko Mekanizazioa goi-mailako heziketa zikloko ikaslea eta Eibarko Industrias Mailen egin ditu praktikak (Lanerako Prestakuntza). Momentuz ez du erabaki zertan erabili 1.000 eurotako ikasketa poltsa eta zikloak amaitu ondoren lana bilatzea da bere helburua.
- 2009ko ikasle ohi aipagarria: Oier Ramos Miguel, elgoibartarra (1980), Etxe-Tar enpresako makinak programatzeko arduraduna da. Ikasle ohi aipagarriak IMHko eskultura korporatiboa jaso du.
Oier Ramosek (goiko argazkian) Ekipo Industrialen Mantenamenduko Goi-Mailako zikloa ikasi zuen IMHn 1999-2000 urteetan eta azken urtean Etxe-Tar enpresan egin zituen praktikak (erreminta makina berezien eta transferren fabrikatzailea). Praktikak amaitu ondoren, lanean hasi zen Etxe-Tarren honako ibilibidearekin:
-Makinen fluido-parteen instalatzaile.
-Mundu mailako bezeroentzat makinen prestatzearen arduradun
-Makinen programazio sistema konplexuaren prestatze arduradun
-Egun Makinen Programazio Arloko arduraduna da, non mundu mailako automobilgintza motorren hainbat piezen bihurketa konplexua darama, esaterako, Audi, Mercedes, Ford, Fiat, eta abar.
- Informazio gehiago: imh.es