EITBrako sintoniak egingo ditu Munlet taldeak

elgoibarren.net 2009ko eka. 25a, 13:15

2010ean EITBko komunikabideetan, telebistan zein irratian, entzungo diren sintonia eta bestelako doinuek, doinu korporatiboak, nolabait esatearren, Munlet musika taldearen sinadura edukiko du. Izan ere, Mendaro/Ermuko bikotearen hurrengo diskoa izango denaren doinuak aukeratu ditu EITBk zeregin horretarako. Horrez gain, ETB1, ETB2 eta ETB3 kateetan ematen duten EITB Kultura saioko hasierako eta amaierako musika egiteko ere aukeratu dituzte.


Lady Fingers.

 2010ean argia ikusiko duen proiektua aurkezteko EITB Kultura Sarien sari-banaketa ekitaldian kontzertu labur bat eskainiko du Munletek, gaur, ekainak 25, EITBk Bilbon duen egoitza nagusian.
 Orain dela gutxi amaitu du taldeak bere azken bira, Pong! izenekoa, eta dagoeneko buru belarri sartuta daude hurrengo diskoa izango denaren grabazio lanetan. Bilbao Hiria lehiaketan lortutako sariari esker -bigarren saria eskuratu zuten 2008ko edizioan- grabatu ahal izango dute disko berria. Entseguak sorpresa bat edo besterekin hasi dituztela aurreratu dute, gainera, taldekideek: Lady Fingers-ek eta Herr Profesor-ek. Ezusteko horiek zein diren oraingoz ezin dutela ere argitu dute “Baldintza diskografikoak negoziatzen" ari baitira.