Zuhaitz Gurrutxagari kontratua berritzeko interesa agertu du Real Unionek

elgoibarren.net 2009ko eka. 25a, 14:26

 
Azkenean bai. Izerdi franko botata baina Irungo Real Union taldeak lortu du azken 45 urteetako ametsa, Bigarren A Mailara igotzea. Datorren denboraldian, beraz, Real Union zilarrezko mailan arituko da; eta, tartean, taldeko atzelari elgoibartarra, Zuhaitz Gurrutxaga. Urte ezin hobea biribildu du Gurrutxagak Irunen eta kontratua aurten amaitzen zaion arren, taldeak jarrai dezan interesa agertu du.

 


 Real Unionen denboraldia izan da bukatu berri dena. Lehenik, Real Madril ahalguztiduna Kopatik kanporatu zuten denboraldiko lehen zatian, iazko azaroan. Zuhaitz Gurrutxaga berak elgoiBARREN.net orainkariari eskainitako adierazpenetan bere futbol ibilbideko “gauzarik onena izan zela Real Madril kanporatzea aitortu zuen.
Gero, Liga amaitzeko hiru jardunaldi falta zirela lortu zuen taldeak Bigarren A Mailako liga txapelketa irabaztea, eta horrekin igoera fasea jokatzeko sailkapena. Lehen kanporaketan, Cadiz taldearen aurka, aukera ezin hobea galdu zuen zuzenean igoera lortzeko; bigarren aukeran ez zuten hutsik egin. Sabadell taldea kanporatu zuen lehenik, eta Alcorcon ondoren, itzulerako partidan, Gal estadioan, 3-1 irabazita. 45 urte ondoren Bigarren A Mailako taldea da Real Union. Horrenbeste itxaron ostean, ospakizunak demasekoak izan ziren Irunen.
 Bestalde, taldeko arduradunak hasi dira dagoeneko hurrengo denboraldia prestatzen eta Zuhaitz Gurrutxagak taldean jarrai dezan nahi dute. (Informazio osoagoa taldearen webgunean realunionclub.com)
 
Lotura duten albisteak: