Idotorbe-San Pedroko jaiak ospatuko dituzte asteburuan

elgoibarren.net 2009ko eka. 26a, 10:39

Dena prest daukate Idotorbe-San Pedro auzoan jaiak ospatzeko: gaur hasiko da jai giroa eta astelehenera arte iraungo du. (egitaraua dauka). Bestalde, hileko azken zapatuko feria, ekainekoa, zapatu honetan izango da.



1706640247864 Idotorbe-San Pedroko jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Bihar, zapatua, 16:00etan hasiko dute Manu Alvarezen omenezko motokros proba, eta 24:00eta bolo txapelketa jokatuko dute. Sei sari banatuko dituzte: lehenarentzat 150 euro eta garaikurra, bigarrenarentzat 100 euro, hirugarrenarentzat 75 euro, laugarrenarentzat 50 euro, bosgarrenarentzat 30 euro, eta seigarrenarentzat sorpresa. Lehenengo emakumeak ere garaikurra jasoko du.


1706640247900 Idotorbe-San Pedroko jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Antxintxika igoera estreinakoz

 Domekan, 12:00etan, San Pedrora antxintxika igoko dira estreinakoz. Lehen amaitzen duenak txapela, garaikurra eta 70 euro eskuratuko ditu, bigarrenak garaikurra eta 50 euro, eta hirugarrenak 30 euro. Idi demak ere egingo dituzte 17:30ean hasita. Orioko Iñaki Oliden, Lezoko Jose Luis Arzadun eta Oiartzungo Jesus Ganaian izango dira parte hartuko dutenak. Idi onenen jabeak 950 euro eta mantak jasoko ditu, bigarrenak 900 euro eta hirugarrenak 850 euro. Eta hirurek Udalak emandako garaikurra eta Luis Kortabarriak emandako pentsu zakua eramango dituzte etxera.