Tenis Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte gaur

elgoibarren.net 2009ko uzt. 1a, 10:20

 
40-15 Tenis Elkarteak antolatu duen nagusientzako Tenis Txapelketa azken txanpara ailegatu da. Gaur (uztailak 1) eta barixakuan jokatuko dira finalerdiak IMHko tenis pistan. Final handia zapatuan jokatuko dute, 10:00etatik aurrera Mintxetako tenis pistan.




  Merino vs Arrastegui, lehen finalerdia

Gaur arratsaldean, 18:00etatik aurrera, jokatuko da tenis txapelketako lehen finalerdia. Gorka Merino elgoibartarrak eta Iker Arrastegui ermuarrak jokatuko dute elkarren aurka.

  Guallar vs Araujo, bigarren finalerdia
Javi Guallar eta Iñigo Araujo elgoibartarrek jokatuko dute bigarren finalerdia barixakuan, 17:00etatik aurrera IMHko tenis pistan.

Ikastaroak gaur hasiko dira
Udako tenis ikastaroak gaur hasiko dira Mintxetako tenis pistan. Uztaileko egun guztietan emango dituzte klaseak 19:00etatik 21:00etara. Arrakasta izan du 40-15 tenis elkartearen deialdiak eta barixakuko talderako bi plaza bakarrik geratu dira libre. Inork interesik balu, 696 577 872 telefonora deituz eman dezake izena tenis ikastaroetan.