•Saria Mari Karmen Alberdirentzat
Pintxoak jan ondoren balorazio txartelak bete
zituzten herritar guztien artean eginiko zozketa ere egin dute, eta,
bertan, Mari Karmen Alberdi Arriolak irabazi du saria: Belaustegi
jatetxean bi lagunentzako dastatze menua.
•Eskerrak eta barkamenak
Antolatzaileek eskerrak emateko probestu dute sari banaketa ekitaldia. Pintxoak janez ekimen honetan parte hartu duten herritarrak, lehian parte hartu duten ostalariak eta epaimahaikideak eskertu nahi izan dituzte, besteak beste, estreinako Gurean Bai Pintxo Lehiaketa aurrera ateratzen eskainitako laguntzagatik. Antolatzaileen izenean barkamenak ere eskatu ditu Gurean Bai Hitzarmeneko teknikari, Amaia Lasagabasterrek: "Aurreikuspenetan huts egin genuen, ez genuen horrenbeste jende espero, batez ere barixakuan. Lagun asko pintxoak probatu gabe geratu izanaren pena daukagu". Dena dela, lehen esperientzia honen balorazioa ona dela nabarmendu du, "merezi izan du sortu zen giroagatik bakarrik". Egindako akatsetatik ikasi eta hurrengoa antolatzerakoan aintzat hartuko dituztela hitz eman du.
•Argazkiak: