Alfredo Etxeberria alkateak elgoiBARREN.neti azaldutakoaren arabera, promotorearekin ari dira partzelen banaketan. Industrigune horretan kokatzeko interesa daukaten enpresek, zabalik daukate izena emateko epea. Industriaguneak 10.500 metro koadro inguru izango ditu, eta bost gunetan banatuta egongo da. Udalak, dagoeneko, onartu du Lerun Txikiko Plan Partziala, eta uztailaren 8ra arteko epea dago alegazioak egiteko. Obrak hasten direnean, berdegune horretan dagoen Lerun Txiki baserria bota egingo dute.
∞Lotura duten albisteak:
- Urruzuno eta Lerun Txiki-Morterika proiektuetan Udalak hartu duen jarrera kritikatu du EB-Aralar-ek (2008-02-12 elgoiBARREN.net)
- Ikerketa sakona egin arte industrialeku gehiago ez eraikitzeko eskatu dio ANVk Udalari (2008-01-24 elgoiBARREN.net)
- Herriko errealitatea bertatik-bertara ezagutzeko bisita egin digu Markel Olano diputatu nagusiak (2007-11-15 elgoiBARREN.net)