GureGipuzkoa.net: Argazki ondarea sarean

elgoibarren.net 2009ko uzt. 13a, 15:10

Irudiak eta argazkiak bistaratzeko aukera eskaintzen duen zerbitzu bat da GureGipuzkoa.net. Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak sarean libre jarri du lurraldearen ondare grafikoa eta tartean Elgoibarko argazkiak ere aurki daitezke. Ikusgarriak dira oso Elgoibarko hainbat argazki: Aita Agirre; Gabon Zaharrretako feria plaza txikian; 1921eko aizkolarien dema; Artazo pilotaria Sallobenten, e.a.


 Antzinako argazkiak ikusi eta jaitsi daitezke baina baita ere, erabiltzaile eginda, norberarenak partekatu; bai irudi zaharrak zein berriak. Aldundiaren artxibategietatik zein erabiltzaileen ekarpenetatik osatuko da bilduma.

Zepai eta Txepel bertsolariak, 1933an, Plaza Handian.

1706640219533 GureGipuzkoa.net: Argazki ondarea sarean