•Oztopoei aurre egiteko prest
Munduko hiru onenak etorriko dira Elgoibarrera erakustaldia egitera: senior mailako Benito Ros, junior mailako Abel Mustieles, eta kadete mailako Jon Areitio. Benito Rosek azaldu du ikuskizuna zelakoa izango den: “Otzopoak edukiko dituen ibilbide bat jarriko dugu plazan, eta zirkuitua egingo dugu gure bizikletekin”. Partehartzaileek eurek jarriko dituzten oztopoez gain, eguraldiak jar ditzakeenei ere aurre egiteko prest agertu da Ros: “Euria egiten badu ere, guk erakustaldia egingo dugu”.
•La Bestia
Sei urtean bost aldiz izan da munduko txapelduna Benito Ros. “Seigarrena ez nuen lortu eskumuturrean mina hartu nuelako”, azaldu du munduko txapeldunak. Hurrengo mundiala irailean jokatuko dute Australian, eta han ere emaitza onak lortzeko asmoa dauka: “Badakit beti ezin dela irabazi, baina lehen postua ez lortzeak amorrua sortzen dit”. Elgoibarrera behintzat, dena emateko prest etorriko da. Zerbaitegatik deitzen diote La Bestia.
Argazkiak:
Bideoak:
{youtube}5GWdLWUGEn8&feature=related{/youtube}