Aitortzen det, ez dakitt bertan egin bihar daben haur eskolako proiektuaren nondik norakorik. Hala ere, azken
aste hónetan bertan gertatutakuak zer pentsatua eman dia. Egun batetik
bestera, sarrerako ate berdia eta inguratzen zaban harrizko horma bota
dittuzte: eskabadora sartzeko. Horrekin batera, aurreko patixuan zauden
arbola zahar danak moztu dittuzte: urte asko zauzken morerak, Mendaron
seguruenera asko egongo ez dan arbola klasia. Haur eskola egittia
garrantzitsua danikan ez det dudan jarriko. Baina ezin al dira gauzak
kuriosoago egin? Ezin al da sentsibilitate pixka bat eskatu gauza hauek
egitteko orduan?
Bestelako esanahixa badu
ere, Santa Anako baselizaren inguruetan gertatutakua ere hor dago.
Luezi haundi batek kalte haundixak eragin dittu irisbide nagusixan.
Badira urte batzuk era honetako gertaerak gertatzen dirala. Orain urte
gutxi beste luezi garrantzitsu bat izan zan, kasu haretan, erromerixa
egiten dan aldeko petrila ixa bota zabana eta hormigoiz hartu bihar
izan zan azpikalde guztia. Gehixago ere izan dira, txikixaguak,
arrezkero. Arazua aztertu eta soluzio egokirik bizkor ematen ez bajako
Santa Anarik gabe geldittu leike Mendaro urte gutxiren buruan.
Lehen
ere Mendaron eraikin enblematiko asko desagerrarazi dala uste det. Eta
desagarrarazi esaten det, ez diralako luezixek eraginda desagertu, guk
hala nahi izan degulako baizik: zubi zaharra, irin fabrika, monjen
konbentua, hainbat basarri, hainbat horma eta bide zahar... Gero eta
zailagua da, gurian, lehengo Mendaroko arraztuak topatzia. 1990 urte
ingurutik hona Mendaro zihero transformatu da (argazkixak ikusi
besterik ez dago). Gauza onak egin diranik ezingo det ukatu. Baina
gauza asko oker egin dala ere, neri behintzat, begibistakoa suertatzen
jata. Eta gaizki egindako gauza hórren artian nagusixa, lehenguagatik
erakutsi degun errespeto faltia dala esango neuke. Bota eta berrixa
egittia izan da hamen balio izan dabana. Gendukana kontserbatu eta
aprobetxatu biharrian. Kanpora jutian konturatzen da bat parte zaharren
indarraz, lehengo gauzen indarraz. Eta zaila da Mendaron, gaur, indar
hori topatzia. Gauza soltiak badaude, baina ez geure lehenari eusteko
esfortzu kontziente eta determinazio iraunkor batek lekarkian
osotasunik.
Horixe botatzen det faltan.
Horixe botatzen det faltan.