•Kaukasoko folklorea
Hasiera batean Sri Lankako Ballet Sama taldeak etorri behar zuen Elgoibarrera, baina, azken orduko aldaketa baten ondorioz, armeniarrek parte hartuko dute jaialdian. Nairi taldea Armeniako Errepublikatik etorriko da Elgoibarrera. Kaukasoko hegoaldean kokatutako herrialde menditsuaren kultura ondare aberatsa erakutsiko du Olaizaga kiroldegian. Nairi folklore-taldea 1978 urtean sortu zuten, eta harrezkero dantzari belaunaldi berriak sartu dira taldean. Hainbat herrialdetako jaialdietan hartu du parte taldeak, eta, besteak beste, Irakeko Nazioarteko Jaialdian saria jaso zuen. Errepertorioan dantza folklorikoak dituzte, eta zuzeneko musikarekin laguntzen dute.
•Tswanarren eta zuluen dantza eta musika indigenak
Hego Afrikako Errepublikan kultura mordo bat daude. Denen artean musika eta arte aberatsa osatzen dute. Gautengeko probintziatik datorren dantza taldea 35 gaztek osatzen dute, eta euren kultura zaintzeko ahaleginak egiten dituzte. Tswanarren eta zuluen dantza eta musika indigenak eta Venda herrikoen tradizioak erakutsiko ditu Gauteng taldeak. Apaindura distiratsu eta koloretsuak eta larruzko jantziak soinean dituztela, euren kultura erakutsiko dute.
•Arabako eta Lapurdiko dantzak
Euskal Herriko dantzak erakusteko ardura edukiko du Haritz Euskal Dantzari Taldeak. Bi zati izango du euren emanaldiak: lehenengoan, Arabako hainbat herritako dantzak egingo dituzte; bigarrenean, Lapurdiko dantzak eskainiko dituzte. Betti Betteluk irakatsi zizkien pausoak elgoibartarrei.