Enekoitz Zubiaurre “Beitxi” (bateria), Markel Portu (Baxua eta ahotsa) eta Ekhi Unanuek (kitarra eta ahotsa) osatzen dute Tempestades. Hirurak dira mendaroarrak eta 20-22 urte inguruan dabiltza. Orain dela hiru urte ekin zioten lagun artean musika jotzeari, eta taldea sortzea erabaki zuten. “Gure artean jo ahal izatea nahikoa da aurrera segitzeko” diote. Zein estiloko musika egiten duten galdetuta, berriz, “jendeak entzun eta erabaki dezala”, erantzun dute. Egiaztatu nahi duzuenok zapatu honertan daukazue hitzordua 22:30ean Mendaroko Herriko Enparantzan.