Inauguratu dituzte padel pistak

elgoibarren.net 2009ko uzt. 17a, 13:44

 
Kirol berri bat egiteko aukera edukiko dugu elgoibartarrok aurrerantzean, gaur bertan inauguratu dituzten bi padel pistei esker. Mintxetako kirol instalazioetan daude padel pista berriak, azkena egin zuten tenis pistaren eta aire libreko igerilekuen ondoan.

 


1706640193054 Inauguratu dituzte padel pistak

1706640193092 Inauguratu dituzte padel pistak

 Udal ordezkariak egon dira inaugurazio ekitaldian eta saio txiki bat ere egin dute estalpe eta guzti eraiki dituzten padel pistetan. Udal Kirol Patronatuko zuzendari den Ramon Mugicak azaldu duenez, “probatzen duenak errepikatu egiten duen kirol horietakoa da padela". Dagoeneko asko ei dira “jokatzeko irrikaz” daudela aitortu duten herritarrak.
 
  • Prezioa: Kirol Patronatuko abonatuek 2 euro/orduko. Abonatu ez direnek 4 euro/orduko.
  • Erreserbak: Egun berean edo egun bat lehenago egin daitezke. Pertsona bakoitzak gehienez ordubetez erreserbatu ahal izango du egun bakoitzeko. Palak Mintxetako harreran alokatu daitezke (telefonoa: 943 74 73 56)

1706640193128 Inauguratu dituzte padel pistak

1706640193186 Inauguratu dituzte padel pistak

1706640193217 Inauguratu dituzte padel pistak

1706640193251 Inauguratu dituzte padel pistak

1706640193280 Inauguratu dituzte padel pistak

1706640193339 Inauguratu dituzte padel pistak