Bizikleta gaineko malabaristen erakustaldia

elgoibarren.net 2009ko uzt. 20a, 11:11

{vimeo}5675188{/vimeo}Benito Ros La Bestia, Abel Mustieles eta Jon Areitio bike-trialeko txirrindulariek trebetasun ikaragarria dutela bizikleta gainean erakutsi zuten, zapatuan, Plaza Handian eskaini zuten bike-trial erakustaldian. Munduko txapeldunak dira hirurak eta benetako malabarismoak egin zituzten bizikleta gainean.


 Gure denda, gure poza
kanpainaren baitan antolatutako ikuskizunak herritarren ikusmina piztu zuen eta dozenaka lagun batu ziren Plaza Handian, bertan prestatu zituzten era guztietako oztopoen inguruan. Oztopo zailenak gainditzeko gauza direla erakutsi zuten munduko hiru txapeldunek ordu eta erdi inguru iraun zuen saioan. Sasoi onean daudela ere erakutsi zuten eta beharko egon, Australian jokatuko den munduko txapelketan parte hartuko baitute hirurek irailean.