•Gazteak eta gizonezkoak gehiago
Erabiltzaile gehienek euren kabuz egin dituzte mendi bizikleta ibilaldiak. Hortaz, zaila da, “zehatz-mehatz”, zenbat erabiltzaile izan diren zenbatzea azaldu dute BTT Zentroko arduradunek, “denak ez baitira harrera gunetik edo informazio puntuetatik pasa”. Zenbatu ahal izan dutena, alabaina, ibilbideen deskarga kopurua izan da. Izan ere, euskadibttzentroak.com webgunetik jaitsi daitezke aukeran dauden 14 ibilbideak, xehetasun tekniko guztiekin.
Debegesako turismo saileko arduradunak oso gustura daude Debabarrenako BTT Zentroak estreinako urte honetan izan duen harrerarekin: “Naturarekin lotuta dagoen bailarako turismo eskaintza indartzen laguntzen digun produktua da”. Bestalde, hainbat ekintza egin dira aurten BTT Zentroa ezagutzera emateko. Hala, 2008. urte amaieran Samuel Sanchez txapeldun olinpikoaren bisita jaso zuen zentroak eta Euskaltel-Euskadiko txirrindulari profesionalaren alboan pedalei emateko aukera eduki zuten hainbat zaletuk. Orain dela gutxi, berriz, 225 lagunek parte hartu zuten I. Debabarrena BTT martxan.
Ibilbideetatik pasa diren mendi bizikleta erabiltzaileen perfilari dagokionez, gehiago izan dira gizonezkoak, %80, eta 18 eta 30 urte bitarteko gazteak. Gehienek, gainera, nahiago izan dituzte ibilbideak taldean egin bakarka baino. Azkenik, urtaroei dagokionez, uda da, nabarmen (%49), erabiltzaileek mendi bizikletaz ibiltzeko nahiago duten urte sasoia. Udazkenean egin dira ibilaldien %23, udaberrian %14 eta neguan %13.
•Bost parkeetako itzulia mendiko bizikletan
Lau egunetan egindako itzuli hau Aralar, Urbasa, Gorbeia eta Aizkorriko parkeetatik pasatzen da. Beasaindik abiatu eta 370 kilometro gogor egin ondoren berriro Beasaina itzuli ziren iaz Beasaingo lagun batzuk, tartean Alberto Agirreazaldegi elgoibartarra (argazkian). Itzuli gogorra izan zela aitortu berri du parte hartzaileetako batek zuzeu.com albistarian. Aldapa handiak aurkitu zituzten eta batzuetan bizikleta eskuan hartu beharrean izan ziren, baina ez ziren damutu. Hona hemen lau egunetan egin ziten ibilbidea, norbaitek egin nahi balu. Ikus hemen ibilaldiko argazkiak eta Google Mapseko kokapena.
∞Lotura duten albisteak:

- 225 parte hartzaile I. Debabarrena BTT martxa arrakastatsuan (2009-06-29 elgoiBARREN.net)
- Debabarrena BTT Zentroa bikezona.tv-n (2009-01-30 elgoiBARREN.net)
- Elgoibarko BTT zentroaren inguruko bideoa (2009-01-14 elgoiBARREN.net)
- Sallobenten barrena txapeldun olinpiko baten alboan (2008-11-24 elgoiBARREN.net)
- 22 lagunek egin dute BTT ibilbide gidatua (2008-10-28 elgoiBARREN.net)
- BTT zentroaren mugarik gabeko arrakasta (2008-09-26 elgoiBARREN.net)
- Inauguratu dute Debabarrenako mendiko bizikleten zentroa (2008-07-18 elgoiBARREN.net)