Jendaurrean jarriko dute Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren aurrerapena

elgoibarren.net 2009ko uzt. 21a, 10:48

 
Udala Hiri-Antolamendurako Plan Nagusi (HAPN) berria idazten ari da. Garrantzi handikoa da dokumentu hori; izan ere, plan berriak indarrean dauden Antolamenduko Arau Subsidiarioak ordezkatuko ditu, eta bertan, udalerriak hurrengo urteetan izango duen bilakaerari buruzko baldintza guztiak jasoko dira.



Elgoibarren etorkizunean egingo diren etxebizitzek, espazio libreek, komunikazio sistemek eta industrialdeek, datozen urteotan izango duten bilakaeraren berri ematen da planean.

 
Nolanahi ere, dokumentu horretan jasotako zehaztapenak Elgoibarko herritar guztiei eragingo dietenez, Alfredo Etxeberria alkatearen ustez, “oso garrantzitsua da, planari ekiten zaion une beretik, jendaurrean zabaltzea”. Une honetan, Plan Nagusia onartzeko prozedurari dagokion lehenengo fasean daude. Fase honetan jendaurrean jarriko da Planaren Aurrerapenari dagokion dokumentua. Erredakzio taldeak etorkizunerako proposatzen duen hiri-antolamenduaren berri ematen duen dokumentua da jendaurrean jarriko dena; interesdunek egoki iritzitako iradokizun eta ekarpen guztiak egin ahal izango dira. “Ekarpen horiek laguntza handikoak izango dira, Udalak guztiok gogoko dugun herri-eredua zein den erabaki ahal dezan” azaldu du alkateak.

HAPO berriaren erakusketa
  • Tokia. Antonio Arrillaga, 6, behea, eskuina. (Sarrera Santa Ana kaletik).
  • Egunak. Uztailaren 22 tik azaroaren l5era. Erakusketa ikus daiteke astelehenetik barixakura 18:00etatik 21:00etara eta zapatuetan 1O:OOetatik 14:00etara. Abuztuan ordutegia 1O.OOetatik 14.00etara da, baina abu:ztuaren 8tik 21era, biak barne, itxita egongo da.
Agiria aurkezteko jardunaldia
  Herriaren etorkizuna lantzen lagundu nahi duten herritarrek beste aukera bat izango dute Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren Aurrekariari buruzko agiria aurkezteko jardunaldian. Uztailaren 22an, eguaztena, izango da, 18:30ean, IMHko areto nagusian. Bertan, dokumentua idatzi duen erredakzio taldeak parte hartuko du. Bi ordu inguruko iraupena izango du jardunaldiak eta aurrez jakinarazi behar da joan nahi bada. Honako telefonora hots egin: 943 74 37 00 (Maite).

12 urterako plana
  Udal ordezkarien helburua dozena bat urte iraungo duen plan berria osatzea da, berauek onartzeko prozesua luzea izango dela aitortu badute ere. Orain indarrean dagoen HAPN 1974koa da eta Udala 1992an partzialki onartutako Arau Subsidiarioekin ari da lanean. Alkateak aurreratu duenez, "Gabonen ostean onartuko da HAPNaren aurrerapena".
HAPNaren helburu nagusiak:
• Uraren zikloaren erabilera eta lurpetzea optimizatzea.
• Balio naturala eta biodibertsitatea babestea.
• Landa- eta natura-ingurunea antolatu eta arautzu, dagozkion funtzio ezberdinen arabera: ekoizpena, habitata, ekologikoa, gizarte- eta kultura-arlokoa, etab.
• Natura, arkeologia, historia eta kulturaren alorreko ondarearen inguruan katalogatutako elementuak eta paisaiaren elementu bitxiak babestu eta zaintzea.
• Erosteko ahalmena eta gizarte-talde guztiei egokitutako etxebizitza duina bermatzea.
• Hiriaren egituraketari buruzko erabakiak hartzerakoan partaidetza bermatzea.
• Ekonomia-jarduerak gainerako erabileretan eta herrian integratzearen alde egitea.
• Iraunkortasun eta eko-eraginkortasunaren irizpide orokorrak ekonomia jardueretarako eremuen plangintza eta diseinura hedatzea, hiri-eredu eta erakuntza-sistema autonomoagoak eta energiaren aldetik eraginkorragoak bilatuz, klima aldaketaren aldeko joera txikiagotzearren.
• Hondakin-kopuruaren murrizketa, birziklapena eta berrerabilira sustatzea.
• Hiri bizigarriagoak eta ingurumenarekiko inpaktu txikiagokoak eraikitzea ahalbidetuko duen mugikortasunaren tratamendu berriari ekitea.
• Zerbitzuak beren kalitatearen eta hedaduraren arabera hobetu, eta biztanle guztiak horietara hurbildu.
• Hiri-eredu koherente eta funtzionala lortzea, lurzoruaren kontsumoa optimizatuz eta protagonismorik handiena espazio publikoei emanez, hiri egituran eta hiriko gizarte- eta ingurumen-iraunkortasunean funtsezkoak izan daitezen.
• Kontsolidatutako hiriaren eraberritzea sustatzea, bixigarritasun-baldintzak eta berrerabiltzeko gaitasuna hobetzeko.