Orain dela lau urte hasi zen Jose Manuel Esnal kartel lehiaketatan parte hartzen eta hasieratik begitartean sartuta zuen San Bartolometako lehiaketa irabaztea. “Saria (600 euro) eman didatela jakitean poz handia eta emozioa sentitu ditut, kartelen mundu honetan hasi nintzenean San bartolome Jaietako kartel lehiaketa irabazi arte ez nuela etsiko esan bainion nire buruari”.
Azkenean lortu du bere desioa egi bihurtzea. “Kartelgintzan dabiltzanek bakarrik uler dezakete orri zuri bati aurre egitea zer den. Bururatzen zaizkizun ideiak bertan irudikatu eta kasurik gehienetan dezepzio txiki, edo handia, jasotzen dugu trukean, ilusio guztiarekin eginiko lana epaimahaiaren gustukoa ez denean. Hala eta guztiz, jendea parte hartzera animatu nahi dut, goiz edo berandu nahi dena lortzen baita”.
•Sokamuturra eta soziedadea
Bestalde, San Bartolome Jaiak azken urtetan ezagutu dituela "sakonago" aitortu du Esnalek, "lehen ez nintzen eta hemen geratzen". Aukeratzen hasita, sokamuturran primeran pasatzen du lagunekin, baina “bereziki”, nola ez, txiki egunean. Sukaldari handi bat laguntzat izateko “zorte ikaragarria” daukala ere azaldu du eta jaki goxoen bueltan soziedadean pasatzen dituen orduak “ordainezinak” ei dira. “Ordainetan, errondaren bate do beste ordaintzea tokatuko zaidala aurten uste dut” azaldu du irribartsu.

•Haurren kartel lehiaketa
- Markel Zabala (8 urte)
- Lide Baz (14 urte)
- Ane Almenara (10 urte)
- Nora Isasti (12 urte)
- Garazi Eizagirre (8 urte)
- Nerea Bastida (10 urte)