“Esfuerzo” eta “Malavrava” argazkiek irabazi dute kirol-argazki lehiaketa

elgoibarren.net 2009ko uzt. 24a, 11:24

Banatu dituzte Kirol Argazki Lehiaketako sariak. Carlos Esteban Egurrola elgoibartarrak irabazi du lehen saria (300 €) 35 urtetik gorakoen mailan Esfuerzo argazkiarengatik. Javier Arcenillas madrildarrak, berriz, 35 urtetik beherakoen saria irabazi du Malavrava argazkiarekin.

 

Downhill. Egilea: Iban Etxezabal.

 Lehiaketa honetan, guztira, 70 argazkik hartu dute parte, eta argazki guztiak San Bartolome jaietan egongo dira ikusgai Kultur Etxeko sotoan prestatuko duten erakusketan. Honakoa ez da izango, ordea, jaietan ikusi ahal izango den argazki erakusketa bakarra, Ongarri argazkilari elkartearen eskutik Beste munduak beste lekuak: Birmania eta Vietnam erakusketan Angel Ispizuak egindako argazkiak erakutsiko dituzte.
  Elgoibarko Udaleko Gazteria Sailak, Udal Kirol Patronatuak eta Ongarri elkarteak antolatu duten lehiaketako epaimahaiak nabarmendu nahi izan duenez, aurten aurkeztu diren argazkiak maila handikoak izan dira. Lehiaketa honetara aurkeztu dituzten irudiak ikusi nahi dituzten guztiek, horretarako propio jarriko den erakusketara joan daitezke. Erakusketa Kultur Etxeko sotoan egongo da zabalik, abuztuaren 23tik 30era bitartean. Sariak banatzeko ekitaldia udaletxean egingo da abuztuaren 23an, 20:30ean, Salbea bukatu ostean. Hona hemen sarituak:
  • Sari Orokorra (35 urtetik gorakoentzat): Esfuerzo. Egilea: Carlos Esteban Egurrola (Elgoibar)
  • 2. Saria: Hipik. Egilea: Valentin Garcia Rodriguez (Azpeitia)
  • Gazte Saria: Malavrava. Egilea: Javier Arcenillas (Alcobendas)
  • 2. saria: Downhill. Egilea: Iban Etxezabal Oianguren (Azpeitia)
  • Herriko argazki hoberena: Espanki. Egilea: Andoni Etxeberria Aizpitarte (Elgoibar)

 Hipik. Egilea: Valentin Garcia.

Espanki. Egilea: Andoni Etxeberria

 
Beste munduak beste lekuak: Birmania eta Vietnam

1706640189747 “Esfuerzo” eta “Malavrava” argazkiek irabazi dute kirol-argazki lehiaketa

 Izen hori dauka Ongarri argazkilari elkarteak antolatu eta abuztuaren 22an ateak irekiko dituen erakusketak. Angel Ispizuak Birmanian eta Vietnamen ateratako argazkiak ikusi ahal izango dira bertan. Irailaren 5era arte egongo da zabalik erakusketa Kultur Etxeko erakusketa gelan; astelehenetik zapatura, 19:00etatik 21:00etara. Inaugurazioa abuztuaren 22an izango da arratsaldeko 20:00etan.