∞Informazio gehiago: Hego Afrika, Armenia eta Elgoibarko dantzariak aurtengo folklore jaialdian
•Sargoateko erromeria zapatuan
Bertsolariak, trikitilariak, meza eta ardí txakurren erakustaldía izango dira Sargoateko erromeriako ekitaldi nagusiak, bihar, Azkarate gaina eta Irukurutzeta artean dagoen Sargoaten (540 m.). Sargoateko erromeria urte batzuk geldirik egon ondoren, 1996an berriro martxan jarri zen, Sallobenteko Jai Batzordea, Debemen, Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala eta Morkaiko M.E.-aren elkarlanari esker.
•Santumotz Eguna abuztuaren 2an
Erromeriekin jarraituz, Santumotz Eguna, abuztuaren 2an (domeka), ospatuko dute Idotorbe-San Pedro bailaran. 38 urteko etenaldiaren ostean, Idotorbe auzoko bizilagunek, Santumotz lautadan, Santumotz Erromeria ospatzeko usadio zaharra berreskuratuko zuten orain hiru urte (2006an). Aubixatik Hiru-Iturrira bidean, Urkiola-Txiki baserriaren alboan dago Santumotz lautada. Gainera, 2007an, santuaren irudia berreskuratu zuten. Andres Egidazu elgoibartarrak egin zuen santuaren irudia.