Udako oporrak hartu ditugu!

elgoibarren.net 2009ko uzt. 27a, 12:37

 BARREN eta elgoiBARREN.net proiektuetara iritsi dira udako oporrak. Zuen baimenarekin, atsedenaldi bat hartuko dugu, eta udako oporren ondoren, indarberrituta etorriko gara. San Bartolomeetan han eta hemen ikusiko gaituzue  kamerarekin, eta iraileko lehenengo astean erretratu guztiak mediatekan jarriko ditugu.

 Pertsiana jaitsi eta bagoaz oporretara. Abuztuaren 23an, hemen izango gara berriro, jaietako giroa gure kamerarekin harrapatzeko. Zuek ere bidali ditzakezue jaietako eta udako oporretako erretratuak gure helbide elektronikora, (elgoibarren.net@elgoibarkoizarra.com), eta irailean denak argitaratuko ditugu gure mediatekan. Ondo pasa!