Utzidazute azken aldian ezagutu ditudan bi web orrialde oso kuriosoak aurkezten, musikarekin zerikusia dutenak biak, noski. Bata, La blogotheque izeneko orrialdea da, non bertan, artista internazional askok leku kuriosoetan, eta inungo anplifikagailurik erabili gabe beraien kantak jotzen dituzte. Beste orrialdea, The black cab sessions, aurrekoaren nahiko antzerakoa da, baina kasu honetan artista ezberdinek taxi baten barruan jotzen dituzte beraien kantak. Bakoitzeko adibide bana ekartzen dizkizuet, gustoko ditudan bi talderena gainera, bata Fleet foxes La blogothequen, eta bestea Amadou et Mariam bikote maliarra The black cab sessionsen.
- La blogotheque: http://www.blogotheque.net/
- The black cab sessions: http://www.blackcabsessions.com/
•BIDEOAK
1- La blogotheque: Fleet foxes
1- La blogotheque: Fleet foxes
{vimeo}2143576{/vimeo}
2- The black cab sessions: Amadou et Mariam
∞Ikus hemen: Iban Urizarren testu guztiak