Irailak 19 Debara eta Urriak 10-11-12 Pirineotara

Morkaiko 2009ko ira. 3a, 19:15

Hona hemen bi proposamen ikasturte hau mendiaz gozatzen hasteko:

 Irailak 19, zapatua, Elgoibarko plaza handitik goizeko 8retan urtengo gara eta Lastur ingurutik Debara helduko gera. Gero buelta trenez egingo dugu. Ez dago izena eman beharrik.
Bestalde, urriaren 10, 11 eta 12an burutu beharreko Pirineotako irteera ere definitu dugu eta 3 egunetakoa izanik ohikoa baino gehiago urruntzea erabaki dugu besteak beste Morkaikok aspaldi bisitatu gabe duen Estos-eko bailara ederraz gozatu ahal izateko.

Ibilbideak ez du aparteko zailtasunik izango, parte handi baten GR11ren bide beretik izango da baina aldi berean ondoko mendi batzuk igotzeko aukera izatea espero dugu. Ibilbide guztian zehar paraje ederrak begiztatu ahal izango ditugu eta Perdiguero, Gourges Blancs, Bachimala, Posets, Batoua-Culfreda eta Aneto bezelako mendi puxkak ere. Gabak Estos eta Biados-eko aterpetxetan pasako ditugu.

Ibilbideari buruzko plano eta xehetasunak:

  • 2009/10/10, Zapatua. Irteera: goizeko 5:30etan Plaza handian. Bidean geldialdi bat egingo dugu bertan gosaltzeko. 11:30ak aldera  Benasque herrira helduko gara eta herria bisitatu eta bertan norberaren kontura bazkaltzeko ordu batzuk izango ditugu. Arratsaldean Estos-eko bailaran barrena sartu eta 2-3 ordutan Estos-eko aterpetxera (1.895m) helduko gara bertan afaldu eta gaua pasatzeko.
  • 2009/10/11, Domeka. Gosaldu ondoren Estos-eko aterpetxetik irten eta Chistau-ko lepora (2.595m) igoko gara lehenbizi. Lepo honetatik zenbait aukera daude mendi tontorrak igotzeko eta zailtasun eta baldintzen arabera bertan ikusiko dugu ze aukera diren egokienak. Aukerako mendiak:
  • Pico de Chistau (2.803m) edo ondoan dagoen Pico de la Madera (2.843m )
  • Pico Royo (2.816m)
  • Pico de los Gemelos Norte (3.125m) (Pico de los Veteranos bezela ere ezaguna)
  • Pico de los Gemelos Ravier (3.160m)

  Ondoren Biados-eko aterpetxera (1.745m) jeitsiko gera bertan afaldu eta gaua pasatzeko. 2009/10/12, AstelehenaGosaldu ondoren Biados-eko aterpetxetik irten eta Puerto de la Pez (2.451m) lepotik frantziako Pont du Prat-eraino (1.275m) jeitsiko bertan bueltako autobusa hartzeko.Nahi duenarentzat ibilbidetik kanpo geldituko diren 2 mendi hauek igotzeko aukera ere beharbada egongo da, baina honek igandeko etapa asko gogortuko luke.
  • Pico Leschabres (2.705m)
  • Bachimala (3.139m)
  Hasiera batean 45 lagunentzat mugatuta dago beraz lehen bait lehen izen ematea gomendatzen dizuegu.
PREZIOAK:  -Bazkideak: 90€   -Bazkideak eta 24 urtetik beherakoak: 80€
                   -Ez bazkideak: 100€ (bazkideen urteko kuota 9€)
  Prezioan, autobusa eta 2 aterpetxeetako gaba, afari eta gosariak sartzen dira. Zapatuko gosaria eta bazkariak norberaren kontu izango dira.
Izen ematea etxetik egin nahi baduzute, hurrengo kontuetara egin transferentzia, asuntoan zuen izen abizenak jarri eta bidali ordainketaren agiria emailez.
  • Kutxa: 2101 0036 69 0000380550
  • Laborala: 3035 0007 270071104751
Espero dugu zuen gustoko proposamena izango dela.
Morkako Mendizale Elkartea
Ofizinako ordutegia: Astelehen eta ostegunak 19:00retatik 20:30etara
 
Hona hemen bi proposamen ikasurte hau mendiaz gozatzen hasteko:
Irailak 19, zapatua, Elgoibarko plaza handitik goizeko 8retan urtengo gera eta Lastur ingurutik Debara helduko gera. Gero buelta trenez egingo dugu.
Berriz, urriaren 10, 11 eta 12an burutu beharreko Pirineotako irteera definitu dugu eta 3 egunetakoa izanik ohikoa baino gehiago urruntzea erabaki dugu besteak beste Morkaikok aspaldi bisitatu gabe duen Estos-eko bailara ederraz gozatu ahal izateko.
Ibilbideak ez du aparteko zailtasunik izango, parte handi baten GR11ren bide beretik izango da baina aldi berean ondoko mendi batzuk igotzeko aukera izatea espero dugu. Ibilbide guztian zehar paraje ederrak begiztatu ahal izango ditugu eta Perdiguero, Gourges Blancs, Bachimala, Posets, Batoua-Culfreda eta Aneto bezelako mendi puxkak ere. Gabak Estos eta Biados-eko aterpetxetan pasako ditugu. Ibilbideari buruzko plano eta xehetasunak:
2009/10/10, ZapatuaIrteera: goizeko 5:30etan Plaza handian. Bidean geldialdi bat egingo dugu bertan gosaltzeko. 11:30ak aldera  Benasque herrira helduko gara eta herria bisitatu eta bertan norberaren kontura bazkaltzeko ordu batzuk izango ditugu. Arratsaldean Estos-eko bailaran barrena sartu eta 2-3 ordutan Estos-eko aterpetxera (1.895m) helduko gara bertan afaldu eta gaua pasatzeko. 

2009/10/11, Domeka

Gosaldu ondoren Estos-eko aterpetxetik irten eta Chistau-ko lepora (2.595m) igoko gara lehenbizi. Lepo honetatik zenbait aukera daude mendi tontorrak igotzeko eta zailtasun eta baldintzen arabera bertan ikusiko dugu ze aukera diren egokienak. Aukerako mendiak:
  • Pico de Chistau (2.803m) edo ondoan dagoen Pico de la Madera (2.843m )
  • Pico Royo (2.816m)
  • Pico de los Gemelos Norte (3.125m) (Pico de los Veteranos bezela ere ezaguna)
  • Pico de los Gemelos Ravier (3.160m)
Ondoren Biados-eko aterpetxera (1.745m) jeitsiko gera bertan afaldu eta gaua pasatzeko. 2009/10/12, AstelehenaGosaldu ondoren Biados-eko aterpetxetik irten eta Puerto de la Pez (2.451m) lepotik frantziako Pont du Prat-eraino (1.275m) jeitsiko bertan bueltako autobusa hartzeko.Nahi duenarentzat ibilbidetik kanpo geldituko diren 2 mendi hauek igotzeko aukera ere beharbada egongo da, baina honek igandeko etapa asko gogortuko luke.
  • Pico Leschabres (2.705m)
  • Bachimala (3.139m)
Hasiera batean 45 lagunentzat mugatuta dago beraz lehen bait lehen izen ematea gomendatzen dizuegu.
PREZIOAK:     -Bazkideak: 90€   - Bazkideak eta 24 urtetik beherakoak: 80€