Txapel eta oliba hezurren jaurtiketa txapelketak San Antolin Jaietan

elgoibarren.net 2009ko ira. 4a, 14:07

 
San Antolin jaiek hartuko dute San Bartolome Jaien lekukoa asteburu honetan. (egitaraua dauka)

 
 
 


1706640184179 Txapel eta oliba hezurren jaurtiketa txapelketak San Antolin Jaietan

Txapel jaurtiketa lehiaketa eta oliba hezurren jaurtiketa lehiaketa bereziekin hasiko dituzte jaiak 19:00etatik aurrera Usatorre tabernaren aparkalekuan atondu duten jai eremuan. Aurtengo nobedade nagusia San Antolin auzoko estreinako lasterketa herrikoia izango da, zapatuan, 17:30etik aurrera.