Elgoibartarrak Realean, 100 urteko lotura txuri-urdina

elgoibarren.net 2009ko ira. 7a, 12:19

Realak mendea egin du gaur (irailak 7), eta elastiko txuri-urdina jantzi duten elgoibartarrak asko izateaz gainera, zeresan handia eduki dute Realaren 100 urteko historia oparoan. Florentino Etxeberria izan zen bidea urratu zuena, 1928-29 denboraldian jokatu baitzuen Realean. Beste hainbat etorri ziren gero; Beristain, Gabilondo, Suarez, Ansola, Arakistain, Gonzalez, e.a. Aurrekoek irekitako arrastoa Markel Bergarak jarraitzen du gaur egun. Ekar ditzagun gogora Realean jokatu duten 17 elgoibartarrak.

 

 Reala lehiaketa ofizialetan parte hartzen hasi zela 100 urte bete dira gaur. Club Ciclista izenarekin jokatu zuen 1909ko Espainiako Txapelketan, eta irabazi egin zuen. Geroztik Espainiako bi liga, Espainiako bi kopa eta Superkopa bat ere irabazi dituzte txuri-urdinek, guztiak 1980eko hamarkadan. Garaipenez haratago, ordea, hiri eta probintzia oso baten ikur eta sentimendu bilakatu da askorentzat Reala. Elgoibarren ere, Bizkaiko mugetatik gertu dagoen herria izanagatik, jarraitzaile andana eduki izan du, eta dauka, Realak. Sasoi onenetan, esaterako, realzalez betetako lau autobus edo gehiago ere irten izan dira gure herritik. Zaletuak bakarrik ez, Realean jokatu duten elgoibartarrak ere makina bat dira.

Elgoibartarrak Realean

 
Argazkiak: (realsociedad.com)

Antonio Azpiazu.

Antonio Ansola.

Jose Arakistain.

Fernando Astigarraga.

Fernandio Ansola.

Jose Mari Arakistain.

Jose Luis Gonzalez.

Zuhaitz Gurrutxaga.