Kamioi bat irauli egin da San Antolineko errotondan

elgoibarren.net 2009ko ira. 8a, 12:09

 
Txatarraz kargatuta zihoan kamioiak istripua eduki du San Antolineko errotondan, Azkoitira bidean zihoala, eta irauli egin da. Gidaria onik atera da eta zama bide bazterrera erori denez ez du N-634 errepideko trafikoa gehiegi oztopatu. Honakoa ez da kamioi batek biribilgune honetan izan duen estreinako istripua. 


  2007an demaseko istripua eduki zuen trailer batek oraingo istripua gertatu den tokitik metro gutxitara; eta 2006an, berriz, frenoek huts egin eta errotonda gainetik pasa ondoren beste kamioi bat Deba ibaira erori zen.
Gidariak azalpenik ez
 Istripu ikusgarria izan eta minutu batzuetara zur eta lur, gertatutakoari azalpenik ezin aurkituta, zegoen kamioiko gidaria, Fernando N. 52 urteko barakaldarra “ez dakit zer pasa zaidan. Autopistatik nentorren eta Azkoitia aldera joateko errotondan sartu naizenean despistatu-edo eta konturatu naizenerako kamioia irauli egin da eta bide bazterrean nengoen”. Goizeko 9:30ak inguruan gertatu da istripua.

1706640174713 Kamioi bat irauli egin da San Antolineko errotondan

1706640174746 Kamioi bat irauli egin da San Antolineko errotondan

 
Lotura duten albisteak: