Urriaren 14rako aurkeztu behar dira lanak Elgoibarko argazki lehiaketan

elgoibarren.net 2009ko ira. 9a, 13:17

 
Elgoibarko Udalak Ongarri argazkilari elkartearen laguntzaz Elgoibarko argazki lehiaketa antolatu du “Elgoibar” lemapean. Helburua 2010 urteko egutegia osatuko duten argazkiak aukeratzea da. Edozein zaletuk parte har dezake lehiaketa horretan, eta lanak urriaren 14a baino lehen aurkeztu behar dira.



Lehiaketaren oinarriak:
  1. Partehartzaileak: Elgoibarren erroldatuta dagoen edozein argazkizalek parte har dezake. Lehiakide bakoitzak , gehienez ere, hiru argazki aurkez ditzake.
  2. Helburua: 2010eko Elgoibarko Udalaren egutegia egitea.
  3. Gaia: ELGOIBAR  (lekuak, txokoak, paisaiak, jendea, jaiak, ohiturak…)
  4. Formatoa: paper fotografikoan, koloretan edo zuri-beltzean, 13 X 18 zm neurrian eta formatu horizontalean, edota argazki digitala izanez gero, CD batean (300ppp erresoluzioan eta alderik luzeena 25 zm)
  5. Sariak: Udalak eta Ongarrik hamabi argazki aukeratuko dituzte egutegian jartzeko eta 60 eurorekin sarituko dute aukeratutako argazkia. Argazkiaren kalitateaz gain, egutegiari koherentzia eta gorputza emateko irizpideak ere hartuko dira kontutan. Argazkiak Udalaren 2010eko egutegian aterako dira.
  6. Saritutako argazkien erabilera: Elgoibarko Udalaren 2010eko egutegian. Gainera, argazki lehiaketara aurkeztutako argazkiak Udalaren esku geratuko dira eta aurrerantzean atera ditzakeen egutegi, foileto eta abarretan erabili ahal izango ditu, beti ere egilearen izena jarriz.
  7. Lanen aurkezpena: Argazkiak bidaltzeko bi aukera daude: a. Argazkiak itxitako gutunazalean eta honako izenburuarekin “Elgoibarko Argazki Lehiaketa” aurkeztuko dira. Barruan egilearen datuak jarriko dira (izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa, eta argazkiaren izenburua eta data). Helbidea: Kultur Etxea (Euskara Saila), Nafarroa plaza 3, 20870  Elgoibar. b. Emailez euskara@elgoibar.org helbidera bidalita. Hemen ere aurreko datu guztiak eman beharko dira. Partehartzaileak konfirmazio mezu bat jasoko du lehiaketan onartua dagoela jakinarazteko.
  8. Epea: 2009ko urriaren 14ra arte izango da.
  9. Epaimahaia: Udaleko eta Ongarri argazkilari elkarteko lau lagunek osatuko dute.