Mausitxak irabazi du Ordiziako lehiaketa, hirugarrengoz

elgoibarren.net 2009ko ira. 9a, 14:21

Marka guztiak hausten ari da Mausitxa baserriko gazta. Aurreko domekan Legazpin bezala, Ordiziako gazta lehiaketa prestigiotsua irabazi du gaur Mausitxa baserrikoek aurkeztu duten gaztak. Urrezko Gazta saria ere bereganatu du Elgoibarren eginiko gaztak, 10 urteren barruan Ordiziako lehiaketan hiru aldiz (2005ean eta 2007an ere irabazi zuen lehen saria Ordizian) irabazten duenari ematen dioten izendapen berezia, alegia.
Super Amara supermerkatu kateak 12.000 euro ordaindu du gazta irabazlearen erdiagatik.

  
 Bigarren Ricardo Remiro nafarra geratu da, iaz irabazle atera zena. Guztira 58 gaztagilek aurkeztu dituzte gazta bana lehiaketara.

GAZTA LEHIAKETAKO EMAITZAK:
  1. Jesus Ansola (Mausitxa gaztandegia; Elgoibar, Gipuzkoa).
  2. Ricardo Remiro (Eulate, Nafarroa). 
  3. Joxe Mari Jauregi-Eli Gorrotxategi (La Leze gaztandegia; Ilarduia, Araba). 
  4. Aizpea Gaztandegia (Olaberria). 
  5. Jose Ignazio Gonzalez de Heredia (Larrea, Araba).

Errekorretik gertu enkantean
Errekorretik (12.100 euroan dago) 100 euro eskasera geratu da sari banaketaren ostean Mausitxako gazta erdiarekin egin duten enkantea. Azkenean, Kutxarekin lehia estua izan eta gero, Donostiako Super Amara supermerkatu kateak eskuratu du Ordiziako gazta irabazlea enkantean eskuratzea.
 
BIDEOAK:
ARGAZKIAK: