Ibilaldiak zaldi gainean eta zine emanaldiak antolatu ditu Zubibaik

elgoibarren.net 2009ko ira. 11a, 13:21

 
Auzoari bizi berria emateko asmotan era guztietako ekintzak antolatu ditu Altzolako Zubibai elkarteak azken aldian. Datorren asteburua ere ez da salbuespena izango. Barixakuan eta zapatuan aire libreko zine emanaldiak eskainiko dituzte, eta domekan (irailak 13), berriz, zaldi gainean ibilaldiak egiteko aukera izango da.



Zaldi gainean

1706640156836 Ibilaldiak zaldi gainean eta zine emanaldiak antolatu ditu Zubibaik

 Altzolako Zubibai elkarteak, Iriondo tornilleriarekin eta Sansongua baserriko kideekin batera antolatuta, zaldi gainean ibilaldiak egiteko aukera izango da domekan. Ume eta nagusientzako ekitaldia izango da, eta ez da esperientziarik behar. Antolatzaileek esandakoaren arabera, inolako arriskurik gabeko ibilaldi laburrak izango dira. Norberak bere kaskoa eraman beharko du (bizikletakoak balio du). Hitzordua eguerdiko 12:30ean jarri dute, Zelaia parkean.

Aire libreko zinea
 Gaur (irailak 11) “Noche en el museo II ” pelikula eskainiko dute Altzolako elizako arkupeetan, 22:00etan hasita. Zapatuan, berriz, “La montaña enbrujada” pelikula izango da aire libreko zinearen eskaintza, 22:00etan, baita ere.