'Gomendatzen dizut! Merezi du' 2009ko lehiaketa martxan da

elgoibarren.net 2009ko ira. 11a, 14:29

 
Oporretan edo aisialdian ezagututako lekuen gomendioak egiteagatik 350 euroko saria eskuratzeko aukera eskaintzen du Gomendatzen dizut! Merezi du lehiaketak. Eta, saririk lortu ez arren ere, oso erabilgarriak izan daitezkeen bidaien inguruko informazioa, aholkuak eta erreferentziak aurki daitezke. 

 

  Jasotako gomendio guztiak www.aizue.com blogean biltzen dituzte.
 Egitasmoan Gipuzkoa osoko bederatzi gazte informazio bulegok parte hartuko dute, tartean Elgoibarkoak. Sariketaren helburua oporretako edo aisialdian ezagututako lekuen gomendioak jasotzea da eta gipuzkoar guztiek parte har dezakete. Jasotako gomendio guztiak www.aizue.com blogean biltzen dituzte, baina parte-hartzaileek Elgoibarko Gazte Bulegoan ere aurkeztu ditzakete gomendioak.

Lehiaketaren oinarriak 
Bi kategoría daude:  
     1.- 12-17 urte bitarteko nerabeak.
     2.- 18-34 urte bitarteko gazteak.
  • Gomendio bat eman behar da, zergatik gomendatzen den modu laburrean azalduz.
  • Nahi beste gomendio aurkez daitezke, baina, zozketarako lehengo 5 gomendioak hartuko dira kontuan.
  • Guztiz gomendagarria da argazki edo bideoren bat eranstea. Irudiak originalak behar dute izan.
  • Urte batean saritutakoek ez dute hurrengo urteko zozketan parte hartzerik izango. 
  • Elgoibarren sariak, 1. kategoriak 150€koa eta 2. kategorian 350€koa izango dira.
  • Gomendioak bidaltzeko azken eguna Urriaren 15a da
Informazioa gehiago: www.aizue.com