•Bideoak: (eitb.com webgunean ikus daitezke bideoak)
Atzerriko herrialdeetan bizi diren euskal herritarrak dira programako ardatz eta Peruri eskainitako saioan agertu da Aritza Monasterio elgoibartarra. Ekonomi krisiaren eta A gripearen eragina, eragin kaltegarria, igartzen ari direla aipatzen du Aritza Monasteriok Mondo Difficile saioko bideo hauetan. Turistarik apenas ari den joaten Huarazera, eta, hortaz, bere lanean ere –mendi gidaria da- eragin zuzena dauka beheraldi horrek. Bere semea, Zuhaitz, eta emaztea, Gisela, ere aurkezten ditu bere bizilekua eta inguruak erakutsi eta eguneroko bizimoduaren nondik norakoak azaltzeaz gainera.