Musika Bandak Realaren Txuri-Urdin ereserkiaren bandarako bertsioa jendaurrean estreinakoz jotzeko ohorea eduki zuen 1998ko ekainaren 14an, Herriko Antzokian eskaini zuen saioan. Amaieran, Ricardo Sabadié himnoaren egilea eszenatokira igo eta garaikur bat jaso zuen orduko alkatearen (Gillermo Garate) eskutik, goiko artxiboko argazkian ikus daitekeen moduan.
Egileak berarekiko izandako begirunea bihotzez eskertu zion Elgoibarko herriari eta bereziki Musika Bandari. “Elgoibar baita horrelako errekonozimendua egin didan Gipuzkoako lehen herria eta bakarra” adierazi zuen emozionaturik.
Hortaz, Donostiako Zinemaldiari eta Realaren 100. urteurrenari eskainitako kontzertua izango da Bandak domekan emango duena.
•Egitaraua:
- El Puente sobre el rio Kwai (I. Urkizu)
- West Side Story (L. Bernstein)
- Memorias de Africa (J. Barry)
- Moment For Morricone (Morricone-De Meij)
- La Mision (R. Kerner)
- La Mascara del Zorro (J. Horner)
- Txuri-Urdin (R. Sabadie)