Inoiz baino erabiltzaile gehiago, 55.046, pasa dira bukatzear dagoen udan Mintxetako igerilekuetatik. Igoera nabarmen honen arrazoiak Kirol Patronatuko arduradunen ustetan hauek izan dira: “alde batetik, hiru hilabete hauetan egin duen eguraldia nahiko ona izan da, eta bestetik, azken urte honetan Mintxetako instalazioetan hainbat berrikuntza egin ditugu; zerbitzu berriak eskainiz: txiringitoa, padel pistak, umeentzako jolastokia, eta abar. Guzti horiek, berdegunearekin batera, oso erakargarri egin dituzte Mintxetako igerilekuak Debabarrenako biztanleentzat”. Egunik jendetsuena uztailaren 11 izan zen. Beroarengandik ihesi 2.234 erabiltzaile hurbildu ziren egun horretan Mintxetara.
Urtea Erabiltzaile kopurua
•2009 55.046
•2008 34.342
•2007 15.000
•2006 29.000
•2005 32.000