Merkatariak kalera irtengo dira Txankakuaren ferian

elgoibarren.net 2009ko ira. 18a, 10:31

Txankakua Merkatari eta Zerbitzu Elkarteko merkatariak kalera irtengo dira, bihar, irailak 19. Plaza Handian jarriko dituzte produktuak ikusgai, eta, nahi duenak, erosketak egiteko aukera ere izango du. Horrez gain, edari eta pintxoen txosna, haurrentzako puzgarriak eta txu-txu trena izango dira.
Azokari amaiera emateko, 100 euroko sei sari ere banatuko dituzte merkatariek, Txankakuako dendetan gastatzeko. Zozketa 13:30ean egingo dute, eta saria jasotzeko Plazan bertan egon beharko da. (egitaraua dauka)

 

IX. Feriako egitaraua:
(egin klik hemen: egitaraua pdf formatoan ikusteko)
TXANKAKUAREN IX. FERIA. Elgoibarko Txankakua Merkatari eta Zerbitzu Elkarteko denden produktu eta zerbitzuen erakusketa eta salmenta. 16 stand izango dira, oinetakoak, kirolak, argazkilaritza, lentzeria, moda, opari eta etxeko artikuluak, loreak, eskolako artikuluak, bitxikeriak, gozotegia eta janariak. 11:00etatik 14:00etara
Haurrentzako parke puzgarriak.
Zezen mugikorrak + oihana + txirristada
TXU-TXU trena.
Elgoibarko kaleetan zehar ibilaldia.
Oparia.
Irailaren 14tik 19ra bitartean, elkarteko edozein dendatan egindako erosketen tiketa gordetzen baduzu (erosketa-tiket bezala zigilatuta egon behar da) opari bat jasoko duzu plazan tiketa aurkeztean (opariak bukatu arte).
TXANKAKUA VISA TXARTELAren stand-a.
Txankakua txartelaren gaineko informazioa eta txartela bertan eskatzeko aukera. Txartela eskatzen dutenek opari bat jasoko dute.
Edari eta pintxoen txosna.
600 euro saritan.
  • Irailaren 14tik 19ra bitartean elkarteko edozein dendatan eta Foruen Plazako ferian erosketak egiten dituztenen artean zozketa bat egingo da.
  • 100 euroko sei sari zozkatuko dira; sariak erosketa baleak izango dira.
  • Zozketa eguerdiko 13:30etan izango da eta saria eskuratzeko, txartel saritua plazan egon beharko da zozketa egiten den momentuan bertan.

Elkarteko txartela

1706640152529 Merkatariak kalera irtengo dira Txankakuaren ferian

  Txankakua Elkarteko txartelarekin hainbat abantaila eskura daitezkeela gogoratu nahi dute elkarteko arduradunek. “Doakoa da. Ordaindu hiru hilabetetan, interesik gabe, bankuz aldatu gabe. Bildu puntuak erregaluengatik trukatzeko eta deskontuak urteko hilabete jakin batzuetan”. Elkarteko edozein dendan eskatu daiteke txartela.