Leonard Cohenen 'Motxailaren emaztea'

Alain Ulazia 2009ko ira. 21a, 11:14

 

Leonard Cohenen 'Motxailaren emaztea' (itzulpen bat)

 
Eta non, non da nire emazte motxailea gaur gauean?
Non, non da nire emazte motxailea gaur gauean? 

Txutxumutxu basa guztiak entzun ditut, ezin dira egia izan.
Baina zeinen burua da gari-jotzeko oholtzan berarekin dantzatzeko darabilen hau?
Zeinen iluntasuna sakontzen du apurtxo bat gehiago bere besoetan?
 
Eta non, non da nire emazte motxailea gaur gauen?
Non, non da nire emazte motxailea gaur gauean?
 
Ahh, zilarrezko labanak diz-diz ari dira kafe zahar nekatu hartan
Mamu bat mahaira igotzen ari da ezkontz-kamisoian
Berak dio, “Nire gorputza da argia”, berak dio “Nire gorputza da bidea
Neure besoa hura guztiaren kontra altxatu eta ezkongaiaren lore-sorta oratu dut
 
Orduan non, non da nire emazte motxailea gaur gauen? 
Non, non da nire emazte motxailea gaur gauean?
 
Goizegi da ostadarrarentzat, goizegi usoarentzat
Hauek dira zure azken egunak, hau da iluntasuna, hau da uholdea
Eta ez dago gizonik, ez dago emakumerik, ezin dira ukitu
Baina zu, haien artera etorri zaren hori, segur aski epaitua izango zara
 
  
BIDEOA:
{youtube}l9K-3JTzP6I&NR=1&feature=fvwp{/youtube}