Elgoibar-Lastur-Deba

Morkaiko 2009ko ira. 21a, 19:45

Aurreko larunbatean, hilaren 19an, Morkaiko mendizale taldeak antolatutako azken txangoa aurrera ateratzea lortu genuen, eguraldiari kontra egin eta gero.

 
  Goizeko 8:00etan Plaza Handitik irten eta eguerdiko 14:00etarako Deban ginen txangora animatu ginen 3 lagunak. Bai, hiru lagun!!
 Eguraldiari kontra egin, eta euripean hainbat momentutan ibili ondoren Lasturren mokadua jateko geratu ginen hiru ausartak. Lasturko bailaratik irten eta Debara iritsi ginen gero, trena garaiz hartzeko.
 Gogoratu bestalde, Urriaren 10,11 eta 12 Pirineoetara irteera egongo dela. Estos, Biados eta Pont de Prat lotuko dituen trabesia osatzeko helburuarekin abiatuko gara.
Besterik gabe gure irteeraren berri emango duzuelakoan,
Morkaiko zuzendaritza.