Gaueko 21:30etan sartu zuen partea familiak Ertzaintzan
eta goizaldeko bostak arte aritu dira desagertutako emakumearen bila.
Gaur goizeko 9:00etan berriz ekin diote bilaketari.
Familiak jakinarazi duenez, euritik babesteko arropa eta aterkiarekin irten zen etxetik emakumea, eta ez du gaixotasunik.
Gau guztian aritu dira bilatze lanetan Ertzaintza eta gainerako laguntzaileak, txakur eta guzti. Ertzaintzak jakinarazi duenez, Mendaro eta inguruetan jardun dute bila: Mendaroko sarreran, ospitale inguruan, ibai-aldean, industriagunean, Garagartza auzoan… eta Altzolaraino ere ailegatu dira. Gaueko iluntasunak bilaketa asko zailtzen duela adierazi dute Ertzaintzako iturriek. Hortaz, egun argiz hasi dituzten bilaketetan emakumea topatzeko itxaropen gehiago dauzkatela adierazi dute.
Informazio gehiago eduki ahala jakinaraziko dugu.