Astelehen (irailak 21) gaueko 21:30ean salatu zuen familiak desagertzea, eta goizaldeko bostak arte aritu ziren galdutako emakumearen bila. Ertzaintza, Gurutze Gorria, DYA eta hainbat herritar ibili dira haren bila. Mendaroko sarreran, ospitale inguruan, ibai-aldean, industrigunean, Garagartza auzoan eta Altzola bitartean jardun dute bila, harik eta, aipatu moduan, Kortaberri baserri inguruan, mendi bide batean, baina bere alabaren etxetik gertu aurkitu duten arte. Emakumea Usurbilgoa da eta hori izan daiteke galdu izanaren arrazoietako bat.
- Informazio gehiago: Ertzaintzaren web gunean